TRINITATE PLAZA:
TRINITATE PLAZA:
Trinitate plaza, Donostiako alde zaharrean kokatuta dago, Abuztuak 31 kalea eta Urgulen artean. Plaza honek, eraikin zahar batek utzi zuen hutsunea bete zuen. Plaza hau ez da lau fatxadek inguratzen duten plaza oiko bat. Luis Peña Ganchegui-k eraiki zuen plaza hau, 1963.urtean. gune hau plaza batean bihurtu aurretik, festak eta bestelakoak egiten.
Lurrean baita ere harria jarri zuten, beraz lurra ez zen laua eta sokatiran, eta bestelakoetan egiteko oso egokia izan zen.
Denboraren poderioz, Peña Gancheguik egin zuen plazaren esentzia desagertzen joan da. Gune hau, eskola batek, patio bezala erabiltzen du. Gancheguik lurrean jarri zituen harriak kendu dituzte eta lur laua jarri dute. Bestalde, saskibaloiko saski bat eta eskubaloiko porteria bat jarri dute.
Peña y Sobejano-ren museoak, baita ere plazaren esentzia suntsitu du. Museo honen berrikuntzarekin, Trinitate Plazara ematen duen elizaren paren bat aldatu dute, eta eliza guztia ondar kolorearekin margotu dute. Honek eskaileren eta elizaren arteko erlazioa suntsitzen du, material berdinarekin eginda baitaude.
Beraz, Peña Gancheguik, Trinitate plaza egiterakoan izugarrizko lana egin zuen, Donostiak behar zuen plaza egin baitzuen. Baina gaur egun ez da plaza horren esentzia antzematen, pertsona batzuen onurarako gauza asko aldatu baitira.









No hay comentarios:
Publicar un comentario