PROIEKTUAK 2


JAULAS, PARAGUAS Y BURBUJAS
KAIOLAK, ATERKIAK ETA BURBUIAK



Javier Echeparek duela egun batzuk hitzaldi bat egitera etorri zen, "jaulas, paraguas y burbujas" liburuari buruz. Liburu honetan hiru gauza hauek arkitekturarekin erlazionatzen ditu. Bakoitza eraikin desberdinekin lotzen ditu, eta hauen karakteristikak aztertzen ditu.
   






Hitzaldia nahiko astuna izan arren gauza interesgarria esan dituela iruditu zait. Hasieran Kaiolei buruz hitz egin du. Nik, kaiola, preso izatearekin lotzen nuen, baina hitzaldiaren ostean ideia hau aldatu egin dut, Javier Echeparenek esan duen bezala kaiola, bisualki ez du mugarik eta hau askatasunarekin lotu daiteke.


Gero Aterkiei buruz hitz egin du. hauen karakteristika nabarmenena fatxadarik ez dutela da eta hau abantaila bat da segun zer egin nahi dugun. Adibidez aterpe ireki bat egin nahi badugu, aterkiak oso egokiak dira.


Azkenik burbuilei buruz hitz egin du. Burbuilar, kanpoaldea eta barrualdea banatzen ditu, bi hauen artean dauden harremanak moztuz. Burbuilak, bi gune banatzeko balio dute, burbuilaren barruko lekua kanpokoarengandik isolatu.  




No hay comentarios:

Publicar un comentario

Copyright © PROIEKTUAK 2 Urang-kurai