3 PERTSONENTZAKO HABITATA:
LEKUAREN AZTERKETA:
Proiektu honetan, aukeratzeko hiru leku desberdin eman zizkiguten. Lehendabizi hiru leku hauek aztertu nituen. Aztertu ostean, zutabeak zituen lekua aukeratu nuen, leku interesgarriena zela iruditu baitzitzaidan.
Gune hau oso handia da. Fatxada batek bakarrik kanpoaldera ematen du, eta nik fatxada onetatik sartzen den argia etxe guztira iristea nahi nuen. Lekua oso modulatua dago, eta horrek egin daitezken gauzak limitatzen ditu, baina aldi berean interesgarria da.
KOKALEKUA:
Antiguon, Donostian, dago, Unibertsitateen ondoan.LAN MAKETA ESPAZIOA OBETO AZTERTZEKO:
Ondoren,neurriak eta bestelakoak hartu ostean, lekuaren maketa egin nuen, eta onek lekua hobeto ulertzera ahalbidetu zidan.
PROIEKTUAREN IDEIA:
ETXEAREN AZALPENA:
Bestalde, egitura honek hiru altura ditu. Nik bigarren pisuan ormigoiko lur bat jarri dut, baina ez leku guztietan. Zati batzuetan beheraino utzi dut bi alturekin jokatuz, moduluak goiko zatian eta terraza, belargunearekin beheko zatia.
Modulu hauen tarte batzuetan lurraren maila jaitsi dut, lorategi moduko batzuk sortuz. Jardin hauek oso egokiak dira lasaitzeko. Lorategi bat hiru moduloz inguratuta dago, eta hau erlaxatzeko gune bat da. Bestalde, beste lorategia estudioaren alboan dago. Estudioaren ondoan lorategi bat edukitzea oso egokia dela iruditzen zait, lanean zabiltzan bitartean naturan egotea oso ona baita.
Habitata, bi zatitan bezala banatuta dago, alde batean zona pribatua, logelak... eta beste aldean zona publikoa, sukaldea, egongela...
Sarrerak da etxea bi zatitan banatzen duen modulua. Honek bi aldetara joatea ahalbidetzen du.
Habitat onen gauza onena hasieran zegoen estruktura mantendu dela da, eta honi garrantzia ematen zaiola. Bestalde, moduluekin jokatuz espazioak sortzen dira. Moduluen ateak irekita edo itxita badaude gune desberdinak sortzen dituzte.







No hay comentarios:
Publicar un comentario