Pages

▼

domingo, 17 de marzo de 2013

TRINITATE PLAZA ( aukeratutako tokia)

AUKERATUTAKO TOKIA:





Proiektu honetarako Trinitate plazaren toki bat aukeratu behar dugu, eta hau aztertu. Nik eskailerak eta bolatokiaren gainean dagoen plataforma aukeratu ditut. leku honetan, geroago, modulu moduko bat jarri behar dugu. Nere ustez, aukeratu dudan tokia plazaren esentzia biltzen du, plaza eta natura lotzen baititu. 






TRINITATE PLAZA:

TRINITATE PLAZA:



Trinitate plaza, Donostiako alde zaharrean kokatuta dago, Abuztuak 31 kalea eta Urgulen  artean. Plaza honek, eraikin zahar batek utzi zuen hutsunea bete zuen. Plaza hau ez da lau fatxadek inguratzen duten plaza oiko bat. Luis Peña Ganchegui-k eraiki zuen plaza hau, 1963.urtean. gune hau plaza batean bihurtu aurretik, festak eta bestelakoak egiten.



   Plaza honek hiru leku nagusi ditu, frontoia, bolatokia eta dema plaza, Luis Peña Gantcheguik-k hiru gune hauek eskailera batzuen bidez elkartu zituen. Eskailera hauek plazari forma ematen dio, eta baita ere eserleku bezala erabiltzen ziren zestetan. Eskailera hauek, baita ere plaza eta Urgul mendia lotzen dute. Plaza eraikitzeko, Donostiko kaleetako  adoki zaharra erabili zuten, eta hau oso garrantzitsua izan zen. Alde batetik, ekonomiaren aldetik oso garrantzitsua izan zen, harria dohain izan baitzen. Bestalde, bertako harria erabiltzeak plaza eta mendiaren arteko loturari sendotasuna ematen dio.


Lurrean baita ere harria jarri zuten, beraz lurra ez zen laua eta sokatiran, eta bestelakoetan egiteko oso egokia izan zen.
Denboraren poderioz, Peña Gancheguik egin zuen plazaren esentzia desagertzen joan da. Gune hau, eskola batek, patio bezala erabiltzen du. Gancheguik lurrean jarri zituen harriak kendu dituzte eta lur laua jarri dute. Bestalde, saskibaloiko saski bat eta eskubaloiko porteria bat jarri dute.



Peña y Sobejano-ren museoak, baita ere plazaren esentzia suntsitu du. Museo honen berrikuntzarekin, Trinitate Plazara ematen duen elizaren paren bat aldatu dute, eta eliza guztia ondar kolorearekin margotu dute. Honek eskaileren eta elizaren arteko erlazioa suntsitzen du, material berdinarekin eginda baitaude.


Beraz, Peña Gancheguik, Trinitate plaza egiterakoan izugarrizko lana egin zuen, Donostiak behar zuen plaza egin baitzuen. Baina gaur egun ez da plaza horren esentzia antzematen, pertsona batzuen onurarako gauza asko aldatu baitira.




HABITAT MUGIKORRA:

HABITAT  MUGIKORRA:





Kokapen planoa eta pertsonak.

Habitata egiteko aukeratu dudan tokia,  mendiola mendiko lautada bat da. Lautada honek pasaiko portura bistak ditu, eta bista hauek oso politak dira. 








Aukeratu dituten pertsonak nire gurasoak, nire hanaia eta ni gara. Habitat komunean, sukaldea, egongela eta komuna egon behar dira. Gune pribatuetan, lo egiteko gunea, lan egiteko gunea eta bestelakoak egon behar dira.








-Proiektu honen hasieran, gure inguruko lur zati bat aukeratzea eskatu ziguten. Nire kasuan, adibidez, pasaiako portura ematen duen lurzoru bat aukeratu nuen. Lurzoru honek, oroipen oso onak dakarzkit, txikitan  nire lagunekin txabolak eta bestelakoak egiten nituelako.



 -Nire proiektuaren ideia nagusia, pasaiako portura bista oso onak dituenez, habitat finkoa portura bideratua egotea da. Aukeratutako lurraldea, lur zati laua da, eta onek habitata egiteko erraztasuna ematen du.



- Habitat finkoa sortzeko orduan, Mies Van Der Rohe-ren bi eraikinen ereduak hartu ditut, alde batetik, Farnswortheko forman oinarritu nahiz, eta sabaiaren ideia Bartzelonako Pabeioietik hartu dut.





-Habitataren egitura finkoa, pareta bat eta hamar zutabe dira, hauen gainean 6,8m x18,90m sabai bat dago. Eraikin hau 15,6mx14,9m-ko lurzoru baten gainean kokatuta dago, lurretik 0,60m-ko altueran dagoena. Espazio honetan, pareta finkoa eta zutabe finkoak erabiliz habitat finko sortzen da, 10mx4m-ko eraikina.


-Habitat finko honen sarrera hatzeko aldean dago, eta bi sarrera ditu. Plataforma honetara eskailera batzuen bidez iristen da. Habitat finkoaren paretak kendu daitezke, leku hauetan modulu mugikorrak sartzeko, eta honek lau modulu baino gehiago jartzea ahalbidetzen du.


-Habitat finkoak pasaiako portura daraman bide baten modura jolasten du, sartzerakoan, pasillo bat dago eta alboetan bañua eta sukaldea daude. Pasaiko hau jarraituz espazio zabal batera iristen gara, eta honetatik pasaiako portura bista izugarriak ditugu. Udan edo eguraldi ona egiten duenean portura ematen duen kristalera irekitzen da eta honek habitata eta portua harremanetan jartzen du.




-Habitat finkoak goiko teilatua 1m ateratzen da kanpora alboetatik, eta honek patioari sabai bat ematen dio, eta moduluak jartzerakoan habitat finkoaren beste zati bat izango balitz bezala jokatzen dute.

-Lurzorua patio baten modura lan egiten du habitat mugikorrak ez daudenean, eta gero hauek jartzerakoan eraikinaren beste zati bat izango balitz bezala lan egiten du.


-Habitat mugikorra modu askotan jarri daitezke, eta segun ze modutan jartzen ditugun espazio pribatu eta publiko berriak sortzen dira, irudian ikusten den bezala. 



GREEN ROOF


GREEN ROOF




Duela egun batzuk, Daniel Roehr arkitektoak, green roof etxeei buruz hitzaldi bat egitera etorri zen. Hitzaldi honetan teilatu berdeei buruz hitz egin zuen, eta teilatu hauek duten garrantziari buruz. Teilatuetan belardiak jartzeak abantal asko ditu; tenperatura altua dagoen lekuetan 2 edo 3 gradu jetzi dezake giroko tenperatura. Baita ere, leku euritsuetan, uholdeak ez egotea ahalbidetzen du. Bestalde, ekosistema berri bat sortzen du.



Teilatu hauek, nire ustez, leku guztietan ez dira ondo geratuko baina leku menditsuetan oso ondo geratuko lirateke, eraikina inguruarekin arremanetan jarriko litzatelako. 




 Teilatu hauek ez dira leku guztietan berdin geratzen. Leku egokienak leku euritsuak dira, uholde eta bestelakoak saihestuko lituzkeelako eta mantenamendu oso gutxi beharko lukeelako. Bestalde leku lehorretan ez litzake oso ondo geratuko, mantenamendu asko behar lukeelako.   


Lekua egokia den ala ez jakiteko ikerketa asko egin behar dira, eta ikerketa hauen ondorioz lekua egokia den ala ez erabaki daiteke. Sistema honi eragozpen asko jartzen dizkio jendeak, oso garestia dela esanez, baina benetan,  denborarekin rentablea ateratzen da. Gune hauek, bestalde, hirietan gune berdeak sortzen ditu, eta hauek oso egokiak dira, adibidez umeek jolastu ahal izateko. 


Iritzia:
Nire ustez hitzaldia oso interesgarria izan zen. Arkitektura ikasleentzako oso hitzaldi interesgarria dela iruditzen zait, etorkizunean, eraikinak egiterakoan teilatu berdeak kontuan hartzeko. Nire ustez teilatu hauek oikoagoak izan beharko litzateke, onura asko baititu eta oso eragozpen gutxi.